IRAKASLERIA
Irakasleak
Hezkuntzako Ordezkaritzaren bidez datoz Eskola Publiko
guztietara bezala. Oposaketa duen irakasleria eta
Irakasle espezialistak: Pedagogia Terapeutika, Ingelesa,
Heziketa Fisikoa,jantokiko arduraduna,
Kontsultorea,Musika.

Beste
giza-baliabideen artean daude Heziketa Bereziko
laguntzaileak, Fisioa eta Logopeda eta Berritzeguneak,
Ceidak eta CRIk (Centro de Recursos para Invidentes)
ematen dituztenak. Horrezgain Guraso
Elkarteko bi urteko gelako laguntzailea eta
Psikopedagogoa.
IKASLERIA
Haurreskola
0
urtetik 2 urtetara eta Eskola 2 urtetaki 12urtetara

Herrian
bertan bizi dira ikasle gehienak. Gutxi dira inguruko
baserrietan bizi direnak. Gure ikasleek ohitura dute
inguru natural batean mugitzeko, eta zonaldea lasaia eta
trafiko gutxikoa denez, herrian zehar mugitzen dira
laguntzarik gabe, batez ere Lehen Hezkuntzakoak.
Eskola amaitzen denean inguruan geratzen dira jolasten
eta ondoren herrian antolatzen diren eskolaz-kanpoko
ekintzetara doaz. (Musika, margotzea, kirola,
antzerkigintza, dantza...) ala, berriz, Udal
Liburutegira hurbiltzen dira.
JANTOKIA
ETA GARRAIO ZERBITZUAK
Garraio
zerbitzua eskeintzen da inguruko zonaldeko
ikasleentzat (2 kilometrotatik aurrera) .Ume garraiatuen kopuru
txikia denean, Hezkuntza Ordezkaritzak ez du
garraioa ipintzen, diru laguntza ematen die zerbitzuaren
ordez.

Ordezkaritzako
Sukaldaria dago. Honek bazkaria egunero prestatzen du
zentroan bertan. “Magui” enpresa zaintzaileen
eta bazkaria egiteko materialen arduraduna da.
GURASO
ELKARTEKO ZERBITZUAK
2
urteko gelako laguntzailea. Talde Psikopedagogikoa.
Laguntzak: Barnetegiak, igeriketa ikastaroa,
irteerak,Gurasoentzako aholkularitza, formakuntza...
AURRERA
 |