|

Eskolako
Agenda 21
Proiektua
Garapen Jasangarria lortzeko Udalak duen Tokiko
Agenda 21eko
planaren barruan kokatuta dago.
Egungo
gizarteak ingurumenean ondorio kezkagarriak
sortzen ari da; ozono geruzaren galera, negutegi-efektuaren
handipena, kutsadura, baliabideen erabilera
desegokia, hondakinen gehikuntza, gizarte mailako
gero eta desberdintasun handiagoak,...
Geure
ikastetxeak gizartearen eta ingurumenaren premiei
erantzun nahi die; ikasleak, hiritar aditu,
arduradun eta parte hartzaile bihurtu nahi ditu;
komunitatearekiko eta inguruko ingurumenarekiko
konpromezuzko jarrerak eta baloreak sustatzeko
nahia ere badu. Hau dela eta,
Eskolako
Agenda 21ean parte hartzea erabaki dugu,
Udala eta beste eskola batzuekin batera.
Proiektu
honek ikasleak ikastetxeko eta inguruko kudeaketa
jasangarrian parte har dezaten helburua du;
horretarako haien proposamenak garatu eta erabil
ditzaten beharrezkoak diren tresnak eskuratzen
dizkie eta gainera, komunitatean parte hartzeko
foroak sortzen ditu non ikasleak haien ideiak eta
konpromezuak zabaltzeko aukera duten.
Ikasturte
bakoitzean gai ezberdinak jorratzen dira: aurtengo
gaia da
URAREN
ERABILERA

Informazio
gehiago



Informazioaren
eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) integrazioa
eta erabilera gure ikastetxean izan da betidanik
gure helburu orokor bat. (Ikusi gure azken
Misioaren txostena).
Helburu orokor eta ikasturte
amaierakoa moduan, IKT hobekuntza planaren
diseinua eta gauzatzea finkatzea da, IKT
Ikastetxearen Heldutasun Ereduan planteaturiko
helburuetara hurbiltzen joan gaitezen.
IKTko batzordeardeak honako ardura du: Ikastetxeak duen Hobekuntza
Plana osatzen
joan eta ikastetxean IKTen inguruan hartzen
diren erabaki guztietan erreferentea izan.
IKT dinamizatzaileak
prozesu hau guztia abian jartzean garatu behar
duen eginkizunean aholkatzea eta laguntzea.
Baliabide eta
Prestakuntza
beharrak bideratzea



Proiektu
honi buruz gehiago jakiteko: PROIEKTUA Eusko
Jaurlaritzako programa barruan ingeleseko
barnetegian egon dira 6. mailako ikasleak



Proiektu
honi ezker egin dugu gure
IKASTETXEKO
HEZKUNTZA PROIEKTUA
Zeregina:
Dokumentu honetan aipatzen da hemendik 5
urtetara zein ikastetxe mota izan nahi dugun eta
zer egin behar dugun hori lortzeko.
Urteko
Plana:
Hemen ikus dezakegu ikastetxeko informazio
orokorra, hainbat arau eta ikasturte
bakoitzean egin behar den lana.
Ikastetxea
antolatzeko prozedura orokorrak: Eskaintza,
propaganda, matrikulak, ikasturte hasiera,
zerbitzuak...
Irakas-ikasteko
prozedurak:
Gai hau garrantzitsua da. Hemen irakasle-ikasleen
arteko harremanak praktikan jartzen ditugu.
5 alde ezberdintzen ditugu:
-Guraso,
Irakasle eta Ikasleen Harrera
-Urteko
Programazioa
-Gelako
jarduerak
-Ebaluazioa
-Tutoritza.
Irakasleen
formakuntza Plana
Arriskuak
ekiditzeko Plana
Bizikidetza
Plana


Bestelako hezkuntza sistemetatik -beste Autonomia
Erkidegoetatik edota beste herrialdeetatik-
datozen ikasleei dago zuzenduta egitasmo hau.
Jorratzen
dituen hiru alor nagusiak ondorengoak dira:
* Harrera-plana:
ikasleei eta familiari egindako harrera.
Informazio egokia ematea eta hasierako ebaluazio
arina egitea ezinbestekoak dira bestelako
hezkuntza sistematik datozen ikasleen arreta-plana
eratzeko. Gainera, ikasleak ondo kokatuz gero,
eskolan integrazio eta moldaketa hobeak lortuko
ditugu ahalik eta azkarren.
* Hizkuntzakoak: batetik, gaztelaniaz
bai baina euskaraz hitz egiten ez duten
ikasleentzat; eta bestetik, ez gaztelaniaz ez
euskaraz hitz egiten ez dutenentzat.
* Kurrikulukoak: hezkuntza-planetako zein
kurrikuluetako ezberdintasunak eta eskolatze
urriak. Zenbaitetan, jatorrizko herrialdeek
eragiten dute ikasleen kopuru handi batek EAEko
kurrikulu ofizialarekin bat egiteko zailtasunak
edukitzea.
Egitasmoaren neurri zehatzen irakasle
arduradunak
Egitasmo
honek Hezkuntza Komunitate osoaren beharrizan-multzoa
islatu nahi du. Hori dela eta, erantzukizuna
Komunitate osoaren eskuetan dago. Edozelan ere,
beharrezkoa da erantzukizun-mailak zehaztea
ondorengo garapena eta jarraipena hobeto egiteko:
a) Egitasmo honen inguruko Saileko argibideei
jarraiki, lehen zehaztapen maila diseinuan,
estrategien lehentasunean, jardueretan eta
jarraipenean datza. Betebehar hau Zuzendaritza-taldearena
litzateke.
b)
Ikasgela barruko koordinazio eta jarduerei buruzko
bigarren zehaztapen maila Laguntza Gelako
taldearen bitartez egingo lirateke. Talde horren
barruan, hizkuntza indartzeko irakaslearen irudia
sartuko litzateke batetik, eta bestetik, egitasmo
honetan parte hartzen duten ikasleen tutore
bakoitzarekin egindako koordinazioen
eraginkortasuna.
c)
Hirugarren eta azken zehaztapen maila hizkuntza
indartzeko irakaslearen gain legoke. Honek ikasle
etorkin bakoitzarekin duen esku-hartzea aurreko bi
atalen arabera planifikatu eta burutu beharko
litzateke.
Esku-hartze alorrak
·
Zuzeneko esku-hartzea ikasleekin
·
Hizkuntza indartzeko irakasleek
materialak sortzeko eta moldatzeko lanak egiteaz
gain, tutore eta Laguntza Gelako taldearen arteko
koordinazio lanak ere egingo dituzte.
·
Familiak: familien arteko erlazioetarako
aldi zehatz bat egongo da sistematikoki. Horretan,
ikastetxeari buruzko informazioa, erakunde
erreferentziak, esku-hartze irizpideak eta
hezkuntza alorreko laguntza emango zaizkie.
·
Gizarte zerbitzuak: Familia bakoitzaren
ezaugarrien arabera, ohiko komunikazio bidea
zehaztuko da.
·
Berritzegunea: Berritzegunek
antolatutako mintegietan parte hartuko du
hizkuntza indartzeko irakasleak, eta era berean,
mintegi horretako teknikariarekin etengabeko
harremana izango du.
|