2025-11-10
Astelehenean, azaroaren 3an, LH6ko ikasleok Orduñako Museora joan ginen.
Oso bisita berezia izan zen, eta han gure herriko lanbide eta ogibide zaharrak ezagutu genituen.
Gela asko zeuden museoan, adibidez: bizikleten gela, botikaren gela, gozotegia, zapatariaren gela, kandelen gela…
Dena ikusi ondoren, konturatu ginen garai hartan eguneroko gauzak egiteko orain baino lan handiagoa behar zela.
Bitxikeria moduan, jakin genuen lehen bizikletak egurrezkoak izaten zirela eta gainera, matrikula zutela!
Bisita asko gustatu zitzaigun, eta asko ikasi genuen lanbide zaharrei buruz.
LH6ko ikasleak